Zozkatu ditugu 'Gorria' ikuskizunerako sarrerak

Juan Luis Romatet 2020ko abe. 27a, 15:40

Bertsoak eta flamenkoa uztartzen dituen Gorria ikuskizuna ekarriko dute Miren Amuriza bertsolariak eta Askoa Etxebarrieta Lasheras dantzariak, asteazkenean Zumaiara. Beste bat! zikloko lehen saioa izango da, eta 19:00etan hasiko da Aita Mari zinean. 

Udaleko Kultura Sailak bi lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Saridunak Feli Uria eta Samuel Ruiz izan dira. Zorionak! Sarrerak Alondegia kultur etxeko bulegoetan izango dituzte zain, bihartik aurrera.

Ikuskizun honetara sarrerak salgai daude dagoeneko turismo bulegoan, 5 euroan.