Covidagatik jasotako dirulaguntzak zuritzeko epea zabaldu du udalak autonomo eta enpresa txikientzat

Juan Luis Romatet 2020ko abe. 27a, 10:49

COVID-19k eragindako diru galerak estaltzen laguntzeko dirulaguntzak eman zizkien udalak herriko autonomoei eta enpresa txikiei. Dirulaguntza horiek zuritzeko epea zabaldu du orain udalak.

Zumaiako Udalak dirulaguntza lerroa zabaldu zuen koronabirusaren ondorioz galerak izan zituzten herriko autonomoei eta enpresa txikiei laguntzako. Laguntza horiek eskatzeko baldintza batzuk bete behar zituzten: Errege Dekretuaren ondorioz jarduera eten izana, edo jarduera zabalik izanda ere, iazko kopuruekin alderatuta, fakturazioa %40 baino gehiago murriztu izana. Aurkeztutako gastuen eta diru sarreren murrizketaren arabera 2.000 eurora arteko dirulaguntzak jaso ahal izan zituzten autonomo edo negozio hauek. 

Urte amaierarekin batera, dirulaguntza hauek zuritzeko epea zabaldu da. Horretarako, dokumentuak telematikoki aurkeztu beharko dira, urtarrilaren 31ra bitartean. Telematikoki egiteko zailtasunak izanez gero, udaletxeko harrerara jo ahal izango da.

Honako dokumentuan aurkeztu beharko dituzte: