'Bi urte lau hilabete eta egun bat' eta 'En guerra con mi abuelo' pelikulak, asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2020ko abe. 26a, 08:56

Bi filma emango dira asteburu honetan Aita Mari zinean: Intsumisioaren inguruko dokumentala larunbatean eta astelehenean, eta Robert de Nirok antzeztutako komedia bat haurrei zuzenduta, larunbatean eta igandean. 

Intsumisioari buruz hitz egiten duen dokumentala da Bi urte lau hilabete eta egun bat, Lander Garrok zuzendutako filma. Pelikula hau larunbatean eta astelehenean emango da, 19:00etatik aurrera.

Haurrei zuzendutako filma ere izango da asteburu honetan, En guerra con mi abuelo komedia hain zuzen ere. Gaur saio bakarra izango da, 16:30ean, eta bi bihar: 16:30ean eta 19:00etan. Hemen ikus daiteke pelikularen trailerra.