Laugarren erronka

Herritik atera gabe urrutira bidaiatzeko aukera dagoela deskubrituko duzu gaur.

Erronka #4# Landetxeak (mapa ikusi)(abenduak 27)

Zumaian lau landetxe daude: Santa Klara, Jesuskoa, Landarte eta Karakas. Gaurko erronkan hauetako bi elkartuko ditugu. Jarduera Turismo bulegoan hasita, Santiago hondartzaraino joan eta Laia etxearen parean errepidea gurutzatu. Karakaseraino joan eta landetxearen parean eskuinera egin. Basakarte baserriaren paretik pasaz, San Miguel aldera joan. Errepidetik, Landarte landetxearen aurretik, Zumaiara bueltatu eta ibilbidea Gernika parkean bukatu.

Gogoratu Gabon Sarien zozketan parte hartzeko egin beharrekoak:

-Grabatu zure saioa (nola grabatu?)

-Bidali Kirol Patronatuari 629503369 Whatsapp zenbakira.