'Manou' filma emango da gaur Aita Mari zinean

Juan Luis Romatet 2020ko abe. 24a, 10:04

Etxeko txikiei zuzendutako beste zine saio bat izango da gaur arratsaldean Aita Mari zinean. 17:00etan hasita, animaziozko Manou filma emango da, euskaraz. Sarrerak aretoko leihatilan erosi ahal izango dira. 

Manou txikia kaioekin hazi da. Taldeak hegoalderanzko bidaia egin behar du, eta atzean ez geratzeko asmoz, Manou gogor saiatzen da hegan egiteko teknikak ikasten eta hobetzen. Baina inguruko enaren bidez ohartuko da bera elai bat dela, eta oso bestelako ezaugarriak eta bizimodua dituztela bera bezalakoek. Erabaki gogorra hartu beharko du orduan: familiatzat duen kaio taldearekin jarraitu, ala enaren bandora jauzi egin.