'Ploey' animaziozko filma emango da gaur arratsaldean Aita Marin

Juan Luis Romatet 2020ko abe. 23a, 11:19

Haurrei zuzendutako zine saio bereziak prestatu ditu Zumaiako Udalak Gabon hauetan. Gaur, 17:00etan, Ploey animaziozko filma emango da Aita Mari zinean. Sarrerak aretoko leihatilan eskuratu ahal izango dira.

Familia osoarentzako animaziozko abentura hunkigarri honek urre-txirri gazte baten istorioa azaltzen digu. Hegan egiteko arazoak ditu, eta, hori dela eta, negua heltzean, ezingo du bere familiakoekin migrazioa egin klima epelagoko toki batera.

Saioa euskaraz izango da.