Iruene nagusi Egunean Behin jokoko Baleikeren taldean

Maria Maya Manterola 2020ko abe. 21a, 11:56

816 parte hartzaile izan ditu Baleikeren taldeak amaitu berri den bostgarren denboraldian. Iruene erabiltzaileak 2.855,17 puntu eskuratu ditu, eta laugarren izan da denboraldiko sailkapen orokorrean. Ekain sagardo ekologiko kaxa bat eskuratuko du.

Amaitu da bostgarren denboraldia Codesyntaxek garatutako Egunean Behin aplikazioan. Oraingo honetan 816 lagunek hartu dute parte Baleikeren taldean eta, aste guztietako emaitzak kontuan hartuta, Iruene izan da puntu gehien bildu dituen erabiltzailea. 2.855,17 punturekin, sailkapen orokorrean hamabosgarren izan da zumaiarra. 

Ekain sagardo ekologiko kaxa bat eskuratuko du irabazleak. Saria eskuratu ahal izateko, posta elektronikoz mezu bat bidali beharko du zumaia@ukt.eus helbidera izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin. 

Gabonetako oporrak hartu dituzte Egunean Behin aplikazioko garatzaileek, baina iragarri dute bueltan izango direla datorren urtean.