Gabon Sariaren arautegia

Baleike 2020ko abe. 21a, 08:36

Arautegi honetan dauzkazu Gabon Sarian parte hartzeko jakin beharrekoak.

Gabon saria Zumaian errotuta dagoen urte amaierako jarduera da. Ohituraz, Xake txapelketa, areto futbol txapelketa azkarra eta San silbestre lasterketak (garai batean Biko lasterketak) osatzen zuten proba.

Gaur egungo pandemia egoeran jarduera hauek egitea ez da posible eta horrela adierazten du 44/2020 lehendakariaren aginduak.

Kirol elkarteak beraien jarduera nola hala egiten hasi arren, herritarrak orokorrean kirola modu indibidualean (famili edo bizikide unitatea barne) bakarrik egin dezakete. Hau oinarritzat hartuta Zumaiako Udalak eta Zumaiako Kirol Patronatuak aisialdi aktiboa izan dezaten, jarduerak antolatzeko egitasmoa prestatu du, erronka moduko jarduerak.

Esan bezala, jarduerak modu indibidual edo famili giroan egiteko modukoak izango dira eta herritarren gehiengoak egiteko modukoak izango dira.

ARAUTEGIA

1.- Parte hartzailea

  • Zumaiarrei zuzenduriko proba da.

  • Edozein herritarrek parte hartu ahal izango du.

  • 2010 urtetik aurrera jaiotakoek jarduera familian egitea gomendatzen da.

2.- Jarduerak

  • Jarduera edo erronkak egiteko ez da aparteko sasoi fisikorik izan behar; oinez edo korrika egiteko proposamenak dira, bakoitza bere erritmoan.

  • Helburua herritarrak aktibo mantentzea da.

  • Jarduerak abenduak 24an hasi eta urtarrilak 6an amaituko dira.

  • Egunero erronka edo jarduera bat argitaratuko da zumaiasasoian.eus/baleike.eus webgunean.

  • Publikatu den jarduera egunean bertan edo hurrengo egunetan egiteko aukera izango da. Adibidez: abenduak 27a bada, 24-25-26 edo 27ko erronka egin eta konpartitzeko aukera izango da.

  • Jarduera familian eginez gero, partaide bakoitza sartuko da zozketan. Horretarako jarduera beraz aparte, familiako argazki bat bidali beharko da jarduerako leku esanguratsu batean.

3.- Jardueren grabaketa

  • Gaur egun dauden gailu elektronikoak erabiliko dira jarduera grabatzeko.

    • Erlojuarekin jarduera grabatu eta ondoren hauek dituzten aplikazioen bidez konpartitu daiteke. Gaur egun marka ezberdinetakok daude (Suunto, Garmin,Polar...).

  • GPS eskuko gailuarekin grabaketa egin eta programa bidez konpartitu edo gailuaren argazkia konpartituta (Garmin…).

  • Mugikorreko aplikazioarekin grabaketa egin.

4.- Jarduera Kirol Patronatuarekin partekatu

  • Egindako jarduera Zumaiako Kirol Patronatuarekin konpartitzea derrigorrezkoa da sarien zozketan parte hartzeko.

  • Horretarako 629503369 telefono zenbakirea bidali beharko da, Whatsapp bidez.

  • Jarduera elkarbanatzean honako datu hauek jarri beharko dira:

    • Erronkaren zenbakia.

    • Izen eta abizena.

    • Telefono zenbakia Whatsapp mezutik hartuko dugu.

    • Jardueraren grabaketa edo datuak azaltzen diren pantailaren argazkia.

5.- Sariak eta zozketak

  • Jardueretan parte hartzen dutenek, egindako jarduera bakoitzeko zozketan parte hartzeko aukera izango du.

  • Sariak ezingo dira akumulatu. Pertsonako sari bat izango da gehienez.

  • Parte hartzaile guztien artean Zumaiako merkatari elkarteko (Gertu) 50€ko 40 bale zozketatuko dira.

6.- Datuen babesa

  • Datuak, zozketa egin ondoren irabazleak jakinarazteko bakarrik erabiliko dira.

  • Elkarbanatutako jarduerak zozketan parte hartzeko bakarrik erabiliko dira, ez dira inon argitaratuko. Ondoren ezabatuak izango dira.

  • Elkarbanatutako edozein datu, jarduera hau egin ondoren ezabatu egingo da.