'The Gentlemen' pelikula emango du Ostarrenak gaur zine forum saioan

Juan Luis Romatet 2020ko abe. 17a, 08:29

Guy Ritchie zinemagile britainiarraren The Gentlemen filma emango du Ostarrena zine klubak gaur zine forum saioan. Emanaldia 19:00etan hasiko da Aita Mari zinean. 

Mickey Pearson izeneko gizon amerikarrak Londeresen sortu duen marihuana inperioari zor dizkio aberastasuna eta arrakasta. Bere helburua dena eman dion negozio hori saltzea izango da, baina jabetza lapurtzeko hainbat saiakera direla eta, ez du lan erraza izango. Konspirazioak, azpijokoa, eroskeriak eta xantaiak dira nagusi Guy Ritchiek zuzendutako ekintzazko thriller honetan.