2021/01/30 19:00etan

Antzerkia

Konpromisoa

Konpromisoa
Aita Mari aretoa, Zumaia

Tomas eta German aspaldiko lagunak dira. Tomas sasi autore bat da eta German, bere lanbidean arrakasta handirik gabeko aktorea. Diru arazoak, aspaldiko sumindurak eta bai ala bai saldu beharreko apartamentu bat; horiei erantsi itxuraz tentel samarra den erosle bat. Korapilatzen joango den joko maltzur honetan nor ote egiazko biktima?

Sarrerak aurrez hartu behar dira 9,5 euroan Turismo Bulegoan (Gazte Txartelarekin 6euroan).