Eduardo Agirrek zesta puntako Espainiako Kopa irabazi du

Maria Maya Manterola 2020ko abe. 14a, 17:33

Eduardo Agirrek eta Mikel Manzisidorrek osatutako bikoteak 23 urtez azpikoen gizonezkoen mailan garaipena lortu zuen larunbatean Noainen.

Eduardo Agirre puntistak 23 urtez azpikoen gizonezkoen kategoriako Espainiako Kopa irabazi du. Larunbatean jokatu zuen partida Mikel Manzisidorrekin eta Aaron Gonzalez de Matauco eta Danel Mandiolaren aurka Noaingo pilotalekuan. Lehenengo setean 15-10 eta bigarrengoan 15-11 egin zuten Agirrek eta Manzisidorrek, eta hala erdietsi zuten garaipena.