Eman ditugu Marlik taldearen 'Azaletik ezabatu baino lehen' diskoaren bi aleak

Baleike 2020ko abe. 14a, 11:53

Marlik musika taldearen bi disko zozkatu ditugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. 

Marlik talde zumaiarrak bere bigarren diskoa kaleratu berri du, Azaletik ezabatu baino lehen izenburupean. Neguan hasi eta udan errematatu dute zazpi abestiz osatutako bilduma, eta ohiko blues doinuen ukitua izan arren, musika gogorragoa sortu dute. 

Taldearen disko berriaren bi ale zozkatu ditugu aste honetan bazkideen artean, eta Iban Egaña eta Mikel Garate izan dira irabazleak. Jada jaso dute saria,  zorionak!