Distira argazkilari elkartea: "Erakusketak aukera ematen digu gure lanak herriari erakusteko"

Mireia Galarza Bastida - Onintza Lete Arrieta 2020ko abe. 13a, 10:03
Urtero moduan, zabaldu dute Distira argazkilari elkartearen urteroko Gabonetako erakusketa. Abenduaren 30era arte egongo da zabalik, eta elkarteko kideek adierazi dutenez, gaia librea da, eta beraiek erabakitzen dute urtean zehar ateratako zein argazki nahi duten jartzea erakusketan.