Ez esan 'iparrorratz', esan 'Ander'

Julen Etxeberria / Berria 2020ko abe. 12a, 17:30

Helvetia Anaitasunako erdikoak dira Ander Izquierdo eta Ander Torriko (Zumaia, 1997) gazteak. Oso ondo ari dira: jokatuz eta jokaraziz. Haien lana erabakigarria gertatzen ari da taldeak partidaz partida gora egin dezan. Erreportaje hau argitaratu du Berria.eus-ek.

Helvetia Anaitasunan Ander deitzea gaztetasunaren, ausardiaren, freskotasunaren, ikusmiraren eta kalitatearen sinonimo da. Dohain horiek guztiak dituzte Ander Izquierdok eta Ander Torrikok. Taldearen erdikoak dira, erasoko jokoaren antolatzaileak, iparrorratzak pistan. Lehen denboraldia dute elkarrekin jokatzen, baina ez dirudi halakorik, badirudi makina bat urte dihoaztela. Oso ondo ari dira biak, eta haien lana erabakigarria ari da izaten Iruñeko taldeak partidaz partida gora egin dezan.

«Oso erraza da haiekin lan egitea. Oso diziplinatuak dira: beti dute jarrera ona, eta beti daude adi-adi, ikasteko prest eta ikasitakoa kantxan gauzatzeko gogoz», azaldu du Quique Dominguez Anaitasunako entrenatzaileak (Pontevedra, Galizia, 1969). Badute antzik, haren arabera. «Gazteak dira biak [20 urte dauzka Izquierdok, eta 23 Torrikok], eta poza eta freskotasuna ematen digute. Golak sartzeko erraztasuna dute [lau baino gehiago sartu ditu bakoitzak partidako], eta iaioak dira penaltiak jaurtitzen».

Irakurtzen jarraitzeko, egin klik hemen