'El Drogas' eta 'Los fixies, contra los crabots' botako dituzte asteburuan Aita Marin

Maria Maya Manterola 2020ko abe. 11a, 17:00

Larunbatean, igandean eta astelehenean izango da Barricadako abeslari eta baxu-jotzaile ohiaren inguruko dokumentala ikusteko aukera. 'Los fixies, contra los crabots', berriz, larunbatean botako dute. 

Asteburu honetan ere haurrek zein helduek izango dute zine eskaintza Aita Marin. Forque sarietan dokumental onenaren kategoriarako hautatu duten Enrique Villarreal El Drogas Barricada taldeko abeslari eta baxu-jotzaile oiharen inguruko dokumentala larunbatean, igandean eta astelehenean ikusi ahal izango da. Emanaldiak 19:00etan hasiko dira. 

Haurrei zuzenduriko Los fixies, contra los crabots filma, aldiz, bihar izango da, larunbata, 16:30ean hasita. Animaziozko izaki bitxi batzuk dituzten harremanen bitartez, laguntasuna zer den irakatsiko die haurrei. 

Zine emanaldietarako sarrerak emanaldiaren unean bertan salduko dituzte, Aita Marin.