Maria Eugenia Arrizabalaga EBBko kide izango da beste lau urtez

Maria Maya Manterola 2020ko abe. 11a, 09:28

Atzo, ostirala, aukeratu zituzten EBBko zuzendaritzako kideak Aberri Batzarrean. Andoni Ortuzar izango da alderdiaren burua, eta beste zortzi kide ere izango dira EBBn, tartean, Maria Eugenia Arrizabalaga.

EAJk zuzendaritza berria izango du datozen lau urteetan. Pandemiak baldintzatutako urtebeteko prozesuaren ondoren, Aberri Batzarra izan zuten jeltzaleek atzo, osteguna, Bilboko Euskalduna jauregian. Andoni Ortuzar izendatu zuten EBB Euzkadi Buru Batzarreko presidente eta alderdiaren buru.

Gainera, EBBko beste zortzi kide aukeratu zituzten, eta horien artean da Maria Eugenia Arrizabalaga. Harekin batera arituko dira datozen lau urteetan Joseba Aurrekoetxea, Mikel Burzako, Ana Esther Furundarena, Koldo Mediavilla, Mireia Zarate, Xabier Barandiaran eta Nerea Melgosa. Kide horiez gain, lurraldeetako zuzendaritzako buruek osatuko dute EBB.