Espainiako Kopako finala jokatuko du Eduardo Agirre puntistak larunbatean

Maria Maya Manterola 2020ko abe. 10a, 11:22

Mikel Manzisidorrekin mutrikuarrarekin batera osatuko du bikotea Agirrek. Noainen jokatuko da partida, larunbat arratsaldean.

Eduardo Agirre Zumaiako puntistak 23 urtez azpikoen gizonezkoen kategoriako Espainiako Kopako finala jokatuko du larunbatean Noaingo pilotalekuan. Mikel Manzisidorrekin osatuko du bikotea; Aaron Gonzalez de Matauco eta Danel Mandiolaren aurka neurtuko dira. 

17:00etan hasiko da maila bereko emakumezkoen finala, eta jarraian jokatuko du zumaiarrak. Partidak ezin izango dira bertatik bertara ikusi, baina sare sozialen bitartez jarraitzeko aukera izango da. Hirugarren partidan, elite mailakoak lehiatuko dira: Beaskoetxea eta Aldazabal bikotea Hormaetxea eta Urtasunen aurka, hain zuzen ere.