Oxford aretoa bete du Sito Carcavillaren liburu aurkezpenak

Maria Maya Manterola 2020ko abe. 10a, 09:24

Mendizaleen Eguna ezin izan da urtero bezala ospatu, baina bestelako ekitaldiak antolatu ditu Geoparkeak, horien artean, 'Geología desde el Campo Base: el Himalaya y Karakórum vistos por un geólogo y alpinista' liburuaren aurkezpena. Sito Carcavilla egileak aurkeztu zuen, atzo, Alondegiko Oxford aretoan. Bertaratutakoek  mendikate horien eraketaren gakoak eta eskaladarekin zerikusia duten alderdiak ezagutu zituzten, Carcavillak berak libururako ateratako irudien bitartez.

Argazkiak: Miriam Romatet.