'Indianara', LGTBI+ komunitatera hurbilpen bat Bolsonaroren Brasilen

Maria Maya Manterola 2020ko abe. 9a, 12:06

Berdintasun Foroak Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren harira antolatu du Zinegoak zikloko dokumentalaren emanaldia. Gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira, Turismo Bulegoan. 

Zinegoak zikloko Indianara ikus-entzunezkoa izango da bihar, osteguna, Aita Mariko zine aretoan. Azaroaren 25aren harira antolatu du emanaldia Berdintasun Foroak. Hain zuzen ere, Jair Bolsonaroren Brasilera gerturatuko ditu ikusleak dokumentalak, LGTBI+ komunitatearen, eta batez ere, transen mugak eta zailtasunak ezagutzeko. 
 
Arratsaldeko 19:00etan izango da proiekzioa. Gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira, Turismo Bulegoan.