Marlik taldearen 'Azaletik ezabatu baino lehen' diskoaren bi ale zozkatuko ditugu

Maria Maya Manterola 2020ko abe. 9a, 09:34

Bihar eguerdira bitarte izango dute bazkideek Marlikek labetik atera berri duen diskoaren bi aleren zozketan parte hartzeko aukera. 

Marlik talde zumaiarrak bere bigarren diskoa kaleratu berri du, Azaletik ezabatu baino lehen izenburupean. Neguan hasi eta udan errematatu dute zazpi abestiz osatutako bilduma, eta ohiko blues doinuen ukitua izan arren, musika gogorragoa sortu dute. 

Taldearen disko berriaren bi ale zozkatuko ditugu aste honetan bazkideen artean. Bihar eguerdira bitarte izango da parte hartzeko aukera, hemen. Zorte on!