Woody Allenen azken filma emango dute gaur eta bihar Aita Marin

Juan Luis Romatet 2020ko abe. 7a, 12:40

Woody Allen zinemagile estatubatuarrak Donostian eta Gipuzkoako beste herri batzuetan –Zumaian barne– errodatu zuen Rifkin's Festival pelikula emango da gaur eta bihar, astelehena eta asteartea, Aita Mari zinean. Saioa 19:00etan izango da bi egunetan.

Zuzendaria: Woody Allen. Aktoreak: Elena Anaya, Louis Garrel, Gina Gershon, Sergi Lopez. Herrialdea: AEB. Urtea: 2020. Iraupena: 92 minutu. Generoa: Drama, komedia.

Amoranteak Donostiako Zinemaldiarekin uztartzen ditu Allenen azkenak. Jaialdira doaz senar-emazte estatubatuarrak, eta, pelikulak ikusteko ez ezik, izango dute bikotetik kanpoko harremanik izateko denbora ere. Andrearen kasuan, zinema zuzendari frantziar batekin arituko da; gizona, aldiz, Donostian bizi den emakume batekin maiteminduko da.