Euskaraldia 2020

Argazki jendetsu batekin eman diote amaiera Euskaraldiari

Maria Maya Manterola 2020ko abe. 4a, 20:17

Euskararen Egunaren biharamunean eman diote amaiera bigarren ariketa sozialari. Herriko Ahobiziak eta Belarriprestak Beheko plazan elkartu dira argazki bat atera eta aurtengo Euskaraldiari agurra emateko. 

Bitoriano Gandiagaren Orain hau, orain bestea olerkia irakurri, eta Euskal Herrian Euskaraz abestiarekin borobildu dute ekitaldia. Guztira, 1.500dik gora zumaiarrek hartu dute parte bi astez hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketan. Antolatzaileek arrakastatsutzat jo dute aurtengo edizioa.