Herri Eskolak antolatu ditu IAk igande honetarako

Dorleta Agiriano Lai 2020ko abe. 4a, 11:49

Espainiako Konstituzio Egunean "ospatzeko ezer" ez dutela adierazi dute Ikasle Abertzaleek, eta hitzaldia prestatu dute iganderako. Kontrol sozialak hezkuntzan betetzen duen funtzioaren inguruko hitzaldia izango da, eta Torreberrin emango da.

Urola Kostako Ikasle Abertzaleek Herri Eskolak prestatu dituzte datorren iganderako, abenduak 6. Espainiako Konstituzio Egunean "ospatzeko ezer" ez dutela azaldu dute IAko kideek, eta horren ordez, hausnarketarako eta formakuntzarako baliatu nahi dute egun hori. 

Igande honetako Herri Eskoletan kontrol soziala izango dute aztergai ikasleek. Kontrolak haiengan duen eraginaren eta hezkuntzan betetzen duen funtzioaren inguruan ariko dira, hitzaldi baten bidez. Hain zuzen, 11:00etan emango diote hasiera hitzaldiari (Kontrol soziala hezkuntzan), Torreberri gaztetxean.