'Erlauntza' komedia euskalduna emango da asteburuan Aita Mari zinean

Juan Luis Romatet 2020ko abe. 4a, 09:21

Mireia Gabilondok zuzendutako Erlauntza komedia emango da asteburu honetan Aita Mari zinean. Aitziber Garmendia, Sara Cozar eta Itziar Atienza ditu, besteak beste, aktore lanetan.

Sinopsia

Nekazal etxe batean elkartuko da lagun talde bat, horietako baten ezkondu aurreko agurra ospatzeko. Denbora ez da alferrik igaro, eta asteburuko plan ederra zirudiena aldrebestu egingo da: trapu zaharrak, inoiz esan gabekoak, aitorpenak, alkohola, drogak eta erlauntza bat. Erleak iaioak omen dira komunikatzen. Eta, dirudienez, dantzan komunikatzen dira.

Ordutegia: ostiralean, larunbatean, igandean eta asteazkenean, 19:00etan.