Martuteneko espetxeko presoentzako produktuak jasoko ditu Zumaiako Caritasek

Juan Luis Romatet 2020ko abe. 2a, 12:24

Urtero egin bezala, Zumaiako Caritasek Martuteneko presoentzako arropa eta bestelako gaien bilketa egingo du herrian, Gabonen atarian. 

Presoek egindako eskaerei erantzun nahi die Zumaiako Caritasek produktu bilketa honekin. Elkarteko kideek azaldu dutenez, honako gaiak behar dituzte

  • Barruko arropa (berria), gizonezkoentzako zein emakumezkoentzat.
  • Txandalen galtzak, kamisetetak eta jertzeak, emakumezkoentzako eta gizonezkoentzat.
  • Bainuko txankletak, 39tailatik 45era bitartekoak.
  • Kirol oinetakoak, 39 tailatik 45era bitartekoak.
  • Turroi biguna.
  • Metxeroak.
  • A motako zigiluak, gutunazalak eta boligrafoak.

Caritasen lokalean jasoko dituzte gai hauek guztiak, abenduaren 9an, 10ean eta 11n, 19:00etatik aurrera.