Euskaraldia 2020

Euskararen inguruko bizipenak partekatu dituzte herritarrek Euskaraldiaren barruan

Maria Maya Manterola 2020ko abe. 2a, 10:14

Euskararen inguruan zituzten bizipenak kontatu zituzten herritar batzuek, atzo Aita Mari aretoan egindako elkarrizketa saioan. 

Euskaraldiko egitarauaren barruan egindako elkarrizketak gidatu zituen atzo Jon Maiak Aita Mari aretoan. Euskaratik euskarara izenburupean, hizkuntzaren inguruan aritu ziren hizketan Irati Osa eta Jon Agirre, Irati Oregi eta Ane Zabaleta, Hamida Chefaoui eta Sara Vanbogelen, eta Lucia Lacarra. 

Euskararen inguruko bizipenak kontatu zituzten herritar hauek, hizkuntzarekin izandako esperientziak, eta beraien lanbidetan edo ohiko jardueretan izan duten eragina.