'Sobre lo infinito' filma suediarra emango du Ostarrenak asteazkenean zine forum saioan

Juan Luis Romatet 2020ko abe. 1a, 08:58

Roy Andersson zinemagile suediarraren Sobre lo infinito pelikula emango du Ostarrenak asteazken honetan zine forum saioan. 19:00etan izango da saioa, Aita Mari zineman.

Anderssonek gizaki orok bere bizitzan zehar igarotzen dituen garai ezberdinak aurkeztuko ditu istorio laburren bidez, ekialdeko ipuin tradizionalen antzera. Elkarren artean loturarik ez duten kontaketekin osatu du zuzendariak gidoia, eta zuzendariak bere ibilbidean egin dituen beste lanen ukitu pertsonala eta berezia dauka: erabiliko duen tonu hotz, serio eta estatikoagatik nabarmenduko da.

Ostarrenaren zine forum saioak ostegunetan egin ohi dira, baina aste honetan Julene Azpeitia ipuin lehiaketako sari banaketa ekitaldia –eta jarraian egingo den antzezlana– daude programatuta. Horretaz gain, 21:00etarako kultur ekitaldiak bukatuta egon behar dute. Hori guztia kontuan hartuta, saioa asteazkenera mugitzea erabaki dute zine klubeko lagunek.