Larunbateko manifestazioan parte hartzera dei egin dute pentsiodunek

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 30a, 17:02

Asteleheneroko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian "pentsio publiko, osasungintza eta zaintza lanen duintasunaren alde".

Bestalde, datorren larunbatean, hilaren 5ean, manifestazioz egingo dute, eta  bertara gonbidatu dituzte zumaiarrak, Toledoko Itunaren izena duen eta pentsio publikoak helburu dituen gomendioen aurrean desadostasuna adierazteko.