Sonia Alvarezek irabazi du Distiraren azaroko lehiaketa

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 29a, 17:00
Argazki honekin irabazi du Sonia Alvarezek azaroko argazki lehiaketa.

'Zuhaitzak' izan da Distira argazki elkartearen azaroko lehiaketako gaia. Elkarteko hamahiru bazkidek parte hartu dute, eta Sonia Alvarezek irabazi du. 

Zumaiako Distira elkartea bazkideen arteko argazki lehiaketak antolatzen hasi da udazken honetan. Hilero gai bat izango dute eta gai horren inguruko argazkiak atera beharko dituzte lehiaketan parte hartu ahal izateko. Printzipioz, datorren maiatzera arteko gaiak aukeratu dituzte. 

Azarorako gaia 'Zuhaitzak' izan da, eta elkarteko hamahiru bazkide lehiatu dira, urrian baino bi gehiago. Epaimahaikideen arabera, Sonia Alvarezen irudia izan da onena. Bigarren saria Ivan Rodriguezek irabazi du, eta hirugarrengoa Eduardo J. Merinok. 

Lehiaketara aurkeztu diren lan guztiak ere ikusgai jarri ditu Distira bere webgunean, hemen