[BIDEOA] Piano eta klarinete kontzertua, Klarinete Maratoiaren barruan

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 29a, 10:41

Carlos Casadó klarinetistak eta Javier Perez de Azpeitia pianistak kontzertua eman dute Zumaiako Komentuan, XIX. Klarinete Maratoiaren barruan.

XIX. Klarinete Maratoiaren barruan kontzertua eman zuten atzo Komentuan Carlos Casadó klarinetistak eta Javier Perez de Azpeitia pianistak. Pianorako eta klarineterako sortutako errepertorioa aurkeztu zuten Komentuko kaperan eskainitako emanaldian.

Aurtengo Maratoi bitxi hau bi fasetan banatu behar izan dute pandemia dela eta. Lehen fasean ikastaroan, online eskaintza eta kontzertu bakarra izan dira, atzokoa. Bigarren fasea otsailean egingo dela aurreikusten dute.