Marliken bigarren diskoa salgai dago jada

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 28a, 17:00

Marlik musika taldeak Azaletik ezabatu baino lehen izeneko bigarren diskoa argitaratu berri du, eta salgai dute dagoeneko. Internet bidez ere oso-osorik entzuteko aukera dago.

Zazpi abestiz osatzen da boskote zumaiarraren bigarren diskoa. Usategiko estudioan grabatu dute diskoa, pandemiak utzitako denboran: neguan hasi zuten grabazioa eta udan errematatu dute. 

Osasun krisialdiagatik zuzenean aurkezteko oraingoz aukerarik ez dute –Durangoko Azokako Ahotsenean aurkeztuko dute–, ezta tabernetan salgai jartzekoa. Diskoa erosi nahi dutenek marlikzumaia@gmail.com helbidera idatzi dezakete.

Diskoa formatu digitalean erosteko aukera ere badago, Bandcampen taldeak duen txokoan. Baita diskoa bere osotasunean entzutekoa ere.

Erlazionatuak