2020/12/13 12:00etan

Antzerkia

Meri, Mari eta Lari

Meri, Mari eta Lari
Aita Mari aretoa, Zumaia

3 urtetik gorako haurrentzat

Meri, Mari eta Lari ipuin eta kantuz osatutako antzezlana da. Ipuinak sexu eta genero aniztasunaz ari dira, familia eredu ezberdinez, beldurrak baztertzeaz eta, azken finean, askatasunaz. Ikuskizunak biltzen dituen abestiak Yogurinha Borovarenak  dira, Sentipenak askatu diskoarekin ikusle gazteagoengana iritsi nahian argitaratutako kantak. Galder Perezek idatzitako eta Maria Urcelay aktorarekin batera sortutako ikuskizun hau  umeei zuzenduta dago, baina adin guztietako lagunentzat da aproposa. Oraindik ere, denok dugulako sentipenak askatzeko beharra eta gogoa.

Sarrerak turismo bulegoan bakarrik egongo dira salgai, 4 euroan.