2020/12/03 10:00etan

Bestelakoak

Baga, biga, higa emanaldia

Baga, biga, higa emanaldia
Aita Mari aretoa, Zumaia

DBH 4ko ikasleei zuzendutako ekitaldia.

Baga Biga Higa Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta kantari eta musikagileen egitasmoa da. Ekimen honek euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena du helburu. Gure musikagintzaren historia, erreferenteak eta zaletasuna sustatzeko proiektua da. Generazio berriek gure musikagintza sakonago ezagutu, aukeratu, maitatu eta bizi dezaten.

Multimedia formatuko hitzaldi-kontzertua eskainiko digute Mikel eta Eñautek, beraiek izango baitira hizlari eta kantari. Euskal musikaren historiaren gaineko begirada aurkeztuko digute, 60. hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa.

Hitzaldi- kontzertua parte-hartzailea eta ludikoa izatea du helburu, eskola  magistraletatik urrun, pasioz bizi dugun mundu honi begirada propioa emateko eta ikus-entzuleekin partekatzeko.