Piztu dituzte Gabonetako argiak Zumaiako kaleetan

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 28a, 09:51

Ezohiko Gabonak izango dira aurtengoak, pandemia batek baldintzatutakoak. Kaleko argiak ez dira faltako, ordea; atzo arratsaldean piztu zituzten Gabonetako argiak Zumaiako kaleetan. 

Pandemiak eragindako osasun krisialdiak izango du eragina aurtengo Gabonetan, gizarteko beste arlo guztiak baldintzatu dituen bezala. Datorren astean jakingo da zenbat pertsona bildu ahal izango diren mahaiaren bueltan, eta zer ordutarako etxeratu beharko den. 

Bitartean, piztu dituzte dagoeneko Gabonetako argiak Zumaiako kaleetan. Atzo arratsaldean eman zioten etengailuari, Erribera kalean eta Beheko plazan lehenbizi, eta herriko beste auzune eta kaleetan geroago.