'Ane' filma emango da asteburuan Aita Mari zinean

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 28a, 09:25

Ane filma emango da asteburu honetan Aita Mari zinean. David Perez Sañudok zuzendutako lana euskaraz emango da, gaztelaniazko azpitutuluekin. 

Ama-alaben arteko harreman gatazkatsua hartu du abiapuntutzat David Perez Sañudok zuzendu duen lehen film luzean. Patricia Lopez, Jone Laspiur eta Mikel Losada dira protagonistak.

Filma larunbatean, igandean eta astelehenean emango da, 19:00etatik aurrera.

Haurrentzako zinema saioa ere izango da asteburuan. Marrazki bizidunen Trolls 2: Gira mundial pelikula emango da, larunbatean eta igandean, 16:30ean. Hemen ikus daiteke trailerra: