Darahli elkarteak 2021eko egutegiak jarriko ditu salgai

Mireia Galarza 2020ko aza. 27a, 20:30

Bihar jarriko dituzte salgai egutegiak, Oxford aretoaren parean, eta jasotako dirua kanpalekuetan bizi diren sahararrei "laguntzeko" izango da.

Darahli elkarteak 2021eko egutegia jarriko du salgai bihar, Oxford aretoaren parean, 5 euroren truke. Goizean eta arratsaldean egongo dira elkarteko kideak egutegiak saltzen, hain zuzen ere, 12:00etatik 13:00etara eta 19:00etatik 20:00etara.

Elkarteko kideek adierazi dutenez, jasotako "diru guztia" Saharako kanpalekuetan bizi diren "sahararrei laguntzeko" izango da: ur deposituak, pandemiaren ondorioak leuntzeko baliabideak, senidetze familiak...