Ostalaritzaren egoera salatzeko manifestazioa egingo dute larunbat arratsaldean

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 27a, 15:31

Pandemiak kaltetutako sektoreen dago ostalaritza. Sektoreak pairatzen duen egoera salatzeko manifestazioa deitu dute bihar arratsalderako. 17:30ean abiatuko da martxa Beheko plazatik.

Egoera zaila bizi du ostalaritzaren sektoreak pandemiagatik. Lehen olatuan, udaberrian, hilabete eta erdiz itxita egon zen, eta maiatzean establezimenduek zabaltzeko baimena jaso zutenean, neurri murriztaileekin izan zen, aforu mugatuarekin eta ordutegi bereziekin. 

Azaroaren hasieratik, Eusko Jaurlaritzako hartutako neurriak direla medio, tabernak eta jatetxeak itxita daude, eta etxera eramateko janariak prestatzen dituztenek bakarrik egin dezakete lan. Egoera zail honen jakitun, azaroaren 8an lehen manifestazioa deitu zuten herriko ostalariek, eta ehunka lagunek egin zuten bat deiarekin. Larunbat honetarako, hilaren 28rako, bigarren manifestazio bat deitu dute, sektoreak bizi duen egoera salatzeko. 'SOS Ostalaritza leloa duen martxa 17:30ean abiatuko da Beheko plazatik. 

Erlazionatuak