IAk 'Genero problematika hezkuntzan' hitzaldia antolatu du ostegunerako

Dorleta Agiriano Lai 2020ko aza. 24a, 16:00
Hainbat herritan mobilizatzera deitu zuen IAk iazko azaroaren 25ean ere. Irudian, Azpeitia. (IA)

Zumaiena ikastetxeko aretoan izango da hitzaldia, 13:15ean. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira, Bizitza biolentoen aurrean, ikasle antolakuntza! kanpaina jarri dute martxan IAko kideek.

Bihar izango da Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna, eta ikasleek ere helduko diote indarkeria matxistaren lanketari. Urola Kostako Ikasle Abertzaleek, esaterako, hitzaldiak prestatu dituzte Zumaian nahiz Zarautzen. Genero problematika hezkuntzan landuko dute bi saioetan; Zumaian, hain zuzen, Zumaiena ikastetxeko aretoan egingo dute hitzaldia, ostegunean, 13:15ean hasita.

IAko kideek Bizitza biolentoen aurrean, ikasle antolakuntza! kanpaina abiatu zuten azaroaren 25aren harira, eta horri lotuta antolatu dute osteguneko saioa ere. "Egiturazko indarkeriak gaur egun betetzen duen paperari" eta, zehazki, "indarkeria matxistak egun jokatzen duen funtzioari" egin diote azpimarra kanpainan, eta azaldu dute "emakumeen heziketarako ezinbesteko instituzioa" dela hezkuntza-sistema. Hori eta gehiago izango dute hizpide ostegun arratsaldean.