TAO sistema birplanteatzeko saioak aste honetan hasiko dira

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 24a, 08:53

Herriko aparkamendu sistema birplanteatzeari ekin dio Zumaiako Udalak. Hasteko, inkesta bat betetzera gonbidatu zituen herritarrak. Ondoren, mahai tekniko-politikoa osatu du, TAO sistema birpentsatzeko. Mahai honen saioak aste honetan hasiko direla adierazi du udalak.

TAO sistemaren inguruan zumaiarrek zer iritzi zuten jakiteko inkesta bat jarri du martxan udalak. Haren esanetan, 130 herritarrek bete dute galdetegia, eta, horrez gain, idatzizko hogei ekarpen ere jaso ditu, aparkamendu sistema birplanteatzeko abian jarritako parte hartzeko prozesuaren lehen fasean. 

Sistema birpentsatzeko mahai tekniko-politikoa ere berrosatu du udalak denbora honetan. Mahai horrek gidatuko du TAO sistemaren aldaketa. Ordezkari politikoek, herriko ostalarien eta merkatarien ordezkariek, eta herriko gune desberdinetan bizi diren bizilagunek osatuko dute mahai hau. 

Sistemak ditun hutsuneak aurrez detektatuta zituen udalak. Hortik abiatuta, eta herritarrek egindako ekarpenak gehituta, idatziko dute ordenantza berriaren oinarriak. Zirriborri hori hartu, eta udal tekniariek ordenantza berriaren zirriborroa osatuko dutela informatu du udalak. Behin hori osatuta, bilera irekiak egingo ditu udalak herritarrekin, ahalik eta ekarpen eta iradokizun gehiago jasotzeko. Fase horiek guztiak beteta, ordenantza onartzeko ohiko pausuak bete beharko ditu udalak.