Pentsio, osasungintza eta zaintza sistema publiko duinak aldarrikatu dituzte pentsiodunek

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 24a, 08:04

Astelehenero egin bezala, Zumaiako pentsiodunen eta jubilatuen talde bat Saregileen plazan elkarretaratu zen. Herritar gehiago ere inguratu zen oraingoan protesta ekintza honetara. 

Pentsio, osasungintza eta zaintza sistema publiko duinak aldarrikatu dituzte beste behin ere. Aldi berean, Azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna dela eta, bat egingo dute egun horretan egingo diren mobilizazioekin.