Gabonetako erakusleiho lehiaketa antolatu du Gertu elkarteak

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 23a, 15:47

Aurtengo Gabonak desberdinak izango dira, baina badira mantenduko diren ekintza batzuk. Hala, Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak Erakusleiho lehiaketa antolatu du aurten ere garai horretarako lotutako beste ekintzen artean. 

Lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek elkarteko 638 004 576 telefonora deitu edo WhatsAppeko mezu bat bidali beharko dute, edo zumaiaelkartea@gmail.com helbidera mezu bat bidali. Izena emateko azken eguna abenduaren 3a izango da. 

Lehiaketan parte hartuko duten establezimenduek abenduaren 9rtako prest izan beharko dituzte beraien erakusleihoak, eta ezingo dute dekorazioa aldatu abenduaren 26a baino lehen. 

Epaimahaiaren eta herritarren sariak emango dira aurten ere. Batetik, lau lagunez osatutako epaimahaiak lehiaketan parte hartzen duten eskaparateen balorazioa egingo dute, baita irabazleak erabaki ere. Bestalde, herritarren saria Facebook bidez egingo den bozketaren bidez erabakiko da. 

Epaimahaiak bi sari emango dira: irabazleak 300 euro jasoko ditu eroskete bonotan, eta bigarren sailkatuak 200 euro, eroskoeta bonotan baita ere. Herritarren sariko irabazleak, aldiz, 100 euro jasoko ditu erosketa bonotan. 

Gainera, Facebook-en bozkatzen dutenen guztien artean, 100 euroko beste erosketa bono bat zozkatuko du Gertuk.