'Azaroak 15, itsasoak utzia' dokumentala emango da gaur baleike.eus webgunean

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 23a, 14:32

Herriko sei gazte hil ziren 1960ko azaroaren 15ean Zumaiako barran. Gertaera hura kontatzen duen dokumentala, Azaroak 15, itsasoak utzia dokumentala erakutsi da azken bi igandeetan Aita Mari zinean. Gaur webgune honetan ikusteko aukera izango da. 

Iñaki Agirrezabalaga zumaiarrak zuzen du lan hau, eta olatuak eramanda hil ziren gazte haien lagun eta senitartekoei eman die hitza. Dokumentala istripuaren 60. urteurrenean erakutsi zen Aita Mari zinean egindako ekitaldian, eta astebete geroago berriro eman zuten herriko zine aretoan. 

Gaur baleike.eus webgunean ikusteko aukera izango da, 19:00etatik aurrera.