[BIDEOA] Azaroak 15, itsasoak utzia

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 23a, 19:00

Sei gazte hil ziren 1960ko azaroaren 15ean Zumaiako barran, olatu handi batek eramanda. Istripuaren nondik norakoak, gertaera hark Zumaiako memorian utzitako oihartzuna eta orduko herriaz hitz egiten du Azaroak 15, itsasoak utzia dokumentalak. 

Iñaki Agirrezabalaga zumaiarrak egindako dokumental hau azaroaren 15ean erakutsi zuten lehen aldiz, istripuaren 60. urteurrenean. Astebete geroago berriro eman zuten Aita Mari zinean, eta orain webgune honetan ikusteko aukera dago.