[ZOZKETA] '¡Ave, osos!' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu bazkideen artean

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 23a, 12:40

El mono habitado konpainiaren ¡Ave, osos! komedia ikusteko aukera izango da ostiralean, 19:00etan hasita, Aita Mari zinean. Antzezlana gazteleraz da. 

Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera. Saridunen izenak astearte eguerdian aterako ditugu. 

Sarrerak turismo bulegoan bakarrik izango dira salgai, 9,5 euroan; gazte txartelarekin 6 euroan.

Sinopsia

Etxe bat obretan, non “hartz” bikote bat bizi den, bi gay 40ak pasata. Leihotik ustekabeko bisita dator, Mesias berriaren etorrera iragartzen dien usoa. Baina ez hori bakarrik, haiek guraso izateko aukeratuak izan direla ere esango die. Ahalguztidunaren saiakera bat da gutxiengoetara hurbiltzeko.

Deseina, mirari eta haurdunaldi psikologikoen artean, pertsonaiek gizarte-eredu berri batez eztabaidatzen dute. Hori guztia, umoretan bildua, maitasuna bizitzeko beste modu batzuk jorratzeko, topikoez harago.