Zozkatu dugu Juanjo Larrañaga harategiak emandako produktu sorta

Jokin Irigoienek jaso du aste honetan Juanjo Larrañagaren eskutik bazkideen artean zozkatutako produktu sorta. 

Baleikeko bazkide izateak baditu bere abantailak. Aldizkaria etxean jasotzeaz gain, Zumaiako establezimenduek eskainitako produktuak zozkatzen ditugu astero. Aste honetan Juanjo Larrañaga harategiak emandako produktuak zozkatu dugu, eta saridunak jaso du dagoeneko. Jokin Irigoieni egokitu zaio produktu sorta. Zorionak!

Laster itzuliko gara zozketa gehiagorekin.