Istripua izan da Zumaiako autobiderako sarreran

Baleike 2020ko aza. 18a, 10:00

AP8 autobidera sartzeko bidesariaren parean dagoen biribilgunean istripu arina izan du kamioi batek. Dirudienez, jausi egin zaio zeraman karga. Une honetan, ertzaintza ari da bertan pilatutako trafikoa berbideratzen eta auto pilaketak daude gune horretan. 

Laster informazio eguneratua.