Agortu dira 1960ko istripuaren inguruko dokumentalerako gonbidapenak

Joan den igandean eman zuten estreinekoz Aita Mari aretoan, eta bigarren emanaldia antolatu dute datorren iganderako, azaroaren 22rako. Duela 60 urte Zumaian olatu batek eramanda hil ziren gazteen oroimenez egin du dokumentala Iñaki Agirrezabalagak. 

Azaroak 15, itsasoak utzia dokumentala joan den igandean eman zuten estreinekoz Aita Mari aretoan, eta bigarren emanaldi bat antolatu dute datorren iganderako, azaroaren 22rako. Leku berean izango da, 13:00etan. Kultura Sailak jakinarazitakoaren arabera, dagoeneko agortu dira bigarren emanaldi horretarako gonbidapenak. 

Zumaiako sei gazte zendu ziren 1960ko azaroaren 15ean, olatu batek eramanda. Istripu horren 60. urteurrena dela eta egin dute gertatutakoa oroitzeko ikus-entzunezkoa. Iñaki Agirrezabalaga zumaiarrak zuzendu du. 

Erlazionatuak

Tragedia baten kronika

Gizartea

1960ko azaroaren 15ean olatu batek zazpi gazte eraman zituen Zumaiako barran. Bakarrak salbatu zuen bizitza. Egun hartan gertatutakoaren kronika eg...
Jaxinto, Inaxio, Tomas, bi Manuel eta Pedro Mari

Gizartea

Bittor Zubizarreta zumaiarrak ezin ditu goiko izenok ahaztu nahita ere, gelakideak zituelako horietatik bost, 1960an olatu batek barratik itsasora ...