Zaintza esparruko langileek greba egingo dute bihar, ELA sindikatuak deituta

Gorka Eizagirre | Maria Maya Manterola 2020ko aza. 16a, 18:25

Egoera bereziki kaltebera duten pertsonak zaintzeko ardura duten langileek greba egingo dute bihar, azaroak 17, ELA sindikatuak deituta. Zumaian izango dute hitzordu nagusia sektore horretako Urola Kostako langileek: Beheko plazan elkarretaratzea egingo dute, 11:30ean hasita. Adinekoen egoitzetako langileak, etxez etxeko langileek, adin txikikoak zaintzen dituztenak zein aniztasun funtzionala dutenekin lan egiten dutenak egingo dute bat protestarako.