Fronte Polisarioari elkartasuna adierazi dio Darahlik

Maria Maya Manterola 2020ko aza. 16a, 16:22
Mendebaldeko Saharako bandera eta ikurrina udaletxeko balkoian, artxiboko argazkian.

Darahli parte den Sahara Euskadi mugimenduaren irakurketarekin bat egin dute. Mendebaldeko Sahararekin elkartasunez antoltzen diren deialdietara batzeko eskatu diote udalari.

Ostiralean 1991tik indarrean dagoen su eten akordioa hautsi zuen Marokok. Rabatek armada bidali zuen Guergueratera, herrialde okupatuaren eta Mauritaniaren arteko mugara, dozenaka manifestari sahararrek urriaren 21ean ezarri zuten garraio blokeoa desegitera. Horren aurrean, Fronte Polisarioak gerra egoera ezarri zuen larunbatean Mendebaldeko Saharan.

Darahli elkarteak bat egin du Sahara Euskadi mugimenduaren irakurketarekin, eta komunikatuari atxikitzeko eta udaletxean Saharako bandera jartzeko eskaera luzatu dio udalari. Era berean, hemendik aurrera Mendebaldeko Sahararekin elkartasunez antolatzen diren deialdietara batzeko eskatu diote. 

Hona hemen Darahli parte den Sahara Euskadi mugimenduaren komunikatua, osorik:

Sahara Euskadi mugimenduak, Euskadiko Fronte Polisarioaren Ordezkaritzarekin batera, saharar lurraldearen egoerarekin kezkatuta, komunikatu honen bidez indarrak batu eta elkarrekin jardutea erabaki du. Horrela, atxikimendu-prozesu bati ekin zaio eta azaroaren 21 ean, larunbata, emango da ezagutzera.

Atzo, azaroaren 13an (ostirala), Marokoko lndar Armatuek nahita urratu zuten 1991tik indarrean zegoen eta gatazkan dauden bi aldeek adostutako Su-Eten Akordioa. Marokoko Erresumak indar militarrak bidali zituen Guerguerateko legez kanpoko pasabidearen ekialdera, hiru arrailen bidez, duela lau astetik bertan rnanifestazioak egiten ari ziren zibil sahararrengana.

Mobilizazio horiek 2001ean Marokok Guerguerat-en legez kanpoko arrakala ireki zuela salatzen zuten, Nazioarteko Zuzenbidea urratuz. Nazio Batuen oniritzia duen Bake Akordioan (1988) eta Marokoren eta Fronte Polisarioaren arteko akordio militarretan jasotzen den bezala, Marokoko harresi militarrean ezin da pasabiderik ireki.

Marokoko indarren erasoaldiaren aurean, su-etenaren haustura izanik, Fronte Polisarioak bidezko defentsa egin zuen saharar biztanleria zibila babesteko. Eraso honek fvlarokoko harresian zehar liskar batzuk hasi zituen, 29 urteren ondoren berpiztu zen gerra bat deklaratuz.

Euskal elkartasun-mugimendutik:

  • Herri sahararrarekiko eta haren legezko ordezkari den Fronte POLlSARlOarekiko zalantzarik gabeko elkartasuna berresten dugu.
  • Marokoko Erresumari egozten diogu 1991ko Su-Etena apurtu izana, ela eremuan sortu den eta Magrebeko eskualde osora zabal daitekeen ezegonkortasunarekiko erantzukizuna ere.
  • Minurso eta Nazio Batuak inguru horretan segurtasuna mantentzeko eta azaroaren 13ra arte modu baketsuan manifestatzen ziren saharar heritarak babesteko gai ez direla adierazi nahi dugu, bai eta azken 45 urteetan ezer egin ez dutela.
  • Espainiako Gobernuari eskatzen diogu bere gain har dezala deskolonizatzeke dagoen Afrikako azken lurralde ez-autonomoarekiko erantzukizuna, eta gida dezala, Minursorekin batera, saharar herriaren autodeterminazio-eskubidea aitortzen duen erreferenduma berehala egiteko ekimena.

Elkartasun mugimendu gisa, herri sahararra bere kausa legitimoari irtenbiidea bilatzeko bakea eta elkarrizketa nahi dituen herria dela azpimanatzen dugu. Herri nekatu, zapuztu eta gogaitu bati ezartzen zaion guda brri bat da hau, 45 urte hauetan bete gabeko hamaika promesa jasan behar izan dituena. Egun hauetan gertatutakoa, errespetatu gaheko konpromisoen eta Marokoko Enesumak Akordioei eta Nazioarteko Zuzenbideari, behin eta berriz, eragindako urraketen aurrean, nazioarteko komunitateak duen axolagabekeriaren erakusgarri besterik ez da. Marokok eta bere laguntzaileek saharar herriaren bakearekiko eta konponbide baketsuarekiko konpromisoa ahuleziarekin nahasi dute.

Euskal Herria herri solidarioa izan da beti saharar heriarekin eta bere borrokarekin. Beste behin ere, gurekin egotea espero dugu eta, horretarako, datozen egunetan Euskadiko herri eta hiriburuetan antolatuko diren mobilizazioei adie goteko gonbita egiten dizuegu.