2020/11/27 19:00etan

Antzerkia

¡Ave, Osos!

¡Ave, Osos!
Aita Mari aretoa, Zumaia

El Mono Habitado konpainiaren 'Ave, osos! antzezlana izango da azaroaren 27an, ostirala, Aita Mari aretoan. Emanaldia 19:00etan izango da, eta sarrerak turismo bulegoan izango dira salgai, 9,5 euroan; 6 euroan gazte txartelarekin.

Etxe bat obretan, non "hartz" bikote bat bizi den, berrogeiak beteak dituzten bi gay, alegia. Halako batean, leihotik ustekabeko bisita bat iristen da, Mesias berri baten gurasoak izateko aukeratuak direla iragarriko dien usoa.

Asmo, mirari eta haurdunaldi psikologikoen artean, pertsonaiek eztabaidatzen dute gizarte eredu berri bati, familia kontzeptuari eta sakrifizioaren ideiari buruz. Hori guztia umoreak lagun eta maitasuna bizitzeko beste modu batzuk jorratzeko asmoz, topikoetatik haratago.

  • Egilea: Raúl Camino Sanz
  • Zuzendaria: Rolando San Martín
  • Antzezleak: Begoña Martín Treviño, Raúl Camino, Aitor Pérez Collado eta Javier Liñera